Proiektuen ingeniaritza

Balioa ematen diegu zure proiektuei.

Biharko produktuak eta zerbitzuak diseinatzen laguntzen diegu konpainia berritzaileei, proiektuaren fase guztietan parte hartuz: oinarrizko ingeniaritza, xehetasunekoa, fabrikaziokoa eta balio-ingeniaritza, betiere ekipamenduei, tresnei, konpositeei eta prozesuen automatizazioari aplikatua.

Konposite-moldea – Ingeniaritza

1. Ingeniaritza kontzeptuala / Oinarrizko ingeniaritza

Ingeniaritza Mekaniko edo Elektrikoaren esparruan, produktuaren edo zerbitzuaren estrategia eta haren zehaztapen zehatzak diseinatzen ditugu, eta ebaluazio ekonomikorako eta errentagarritasuna kalkulatzeko irizpideak ezartzen ditugu. Beharrezkoa izanez gero, prototipoa edo maketa birtuala ere fabrikatzen dugu.

2. Xehetasun- eta fabrikazio-ingeniaritza mekanikoa:

Konposite-moldea – Instalazioa

Xehetasun- eta fabrikazio-ingeniaritza diseinatzen eta garatzen dugu, eta produktu konplexuak probatzen ditugu. Proiektu osoen erantzukizuna geureganatzen dugu, lau zerbitzu-lerro nagusi hauetan:

  • Produktuaren diseinua eta garapena
  • Soldadura, mihiztadura eta akaberako tresnak
  • Makinen garapena eta/edo retrofitting-a
  • Konpositeen ingeniaritza

3. Ingeniaritza Elektrikoa eta Automatizaziokoa

Armairu elektrikoak

Automatizazio industrialeko sistemak diseinatzen ditugu sektore siderurgikorako, baita txapa edo papera eraldatzeko lerroetarako eta, oro har, makina berezietarako. Armairuak fabrikatzen ditugu, eta kontrol, trazabilitate eta ikuspen artifizialeko sistemak txertatzen ditugu.
Eskema elektrikoak (ePLAN) egiten ditugu, armairu bakoitzaren osagai elektrikoak zehazten ditugu eta automatak programatzen ditugu merkatuko hainbat markarentzat.

4. Kalkulu- eta simulazio-ingeniaritza – Biki digitala

Konposite-moldea – FEM kalkulua

Enpresa aitzindaria da zenbakizko simulazio-zerbitzuak hornitzeko orduan, elementu finitu bidezko analisia (FEA/FEM), CFD analisia eta beste metodo analitiko batzuk erabiliz. Esperientzia frogatua dugu egiturazko analisian, neke-bizitzaren ebaluazioan, erantzun dinamikoan, bibrazioetan eta erresonantzian.

Osagaiak, ekipamenduak edo ekoizpen-lerroak simulatzeko aukera eskaintzen dugu gure bezeroek akatsak aurreikusteko eta kalitatea eta produktibitatea hobetzeko aukera izan dezaten, bertsio fisiko batean inbertitu beharrik izan gabe.

5. Balio-ingeniaritza:

Balio-ingeniaritza barne hartzen duten proiektu integralak garatzen ditugu, entrega-kostuetan eta -epeetan nahiz azken produktuaren kalitatean eta segurtasunean positiboki eraginez, betiere gure bezeroen helburuak bete ahal izateko, baita proiekturik konplexuenetan ere. Balio-ingeniaritzak honako hau esan nahi du:

  1. Produktu, zerbitzu edo proiektu baten elementu nagusiak identifikatzea.
  2. Elementu horien funtzioak aztertzea.
  3. Funtzio horiek entregatzeko beste irtenbide batzuk garatzea.
  4. Irtenbide alternatiboak ebaluatzea.
  5. Irtenbide alternatiboei kostuak esleitzea.
  6. Arrakasta izateko aukera gehien dituzten alternatibak zehatzago garatzea.