Ongi etorri PROTecnológica berrira

Ongi etorri PROTecnológica berrira

PROTecnológica berritu egin da. 2020. urtearen hasieran abiarazitako prozesu batean murgilduta gaude, eta hainbat ekintza gauzatzen ari gara gaur egungo garaietara egokitzeko eta zerbitzu zabalagoa eta balio erantsi handiagoa eskaintzeko.

Gure irudi korporatibo berria aurkezten dizuegu, logo berri batean eta web honen gisako euskarri berrietan islatua. Web-orri egituratua, dinamikoa eta modernoa. Bertan, eskaintzen ditugun zerbitzuak, lantzen ditugun sektoreak eta gure esperientzia-eremuak ikus daitezke.

Enpresaren funtsari eutsi nahi izan diogu, betiere gure bezero eta kolaboratzaile guztiei helarazi nahi dizkiegun filosofiara eta balioetara egokituta.

Irudi berriak 25 urte hauetan zehar egin dugun guztia islatu nahi izan du, eta batez ere, aurrerantzean gure bezeroei zer eskain diezaiekegun.

Gure Know-how horrekin, erabateko zerbitzua eskain diezaiokegu bezeroari: ideiaren definizioa, oinarrizko ingeniaritzaren garapena, kalkuluak eta simulazioak, xehetasunezko ingeniaritzaren garapena eta fabrikazioaren gaineko ardura.

Beti defendatu izan ditugu gertutasuna eta lankidetza gure bezeroekiko estandarte gisa, eta premisa horretan oinarrituz jarraituko dugu lanean. Hazten eta gure bezeroei ere hazten lagunduz.

Bernard Caporossi
Zuzendari nagusia.

PROTecnológica
No Comments

Post a Comment

Comment
Name
Email
Website