Outsourcing

Ordaindu emaitzen truke bakarrik

Oso lehiakorra den industria-merkatu batean gaude eta kanpo-laguntza gero eta beharrezkoagoa da bezeroei erantzun ahal izateko. Behar horiek kontuan hartuta, 20 urte baino gehiago daramatzagu Ingeniaritzako Outsourcing zerbitzuak eskaintzen. Izan ere, hori da zure ingeniaritza-taldea aldi baterako handitzeko formularik malguena eta eraginkorrena, egitura-kostuak handitu gabe.

Badakigu gure lanak beti arina eta erabakitzailea izan behar duela. Horregatik, oso profesional kualifikatuak ditugu, profil jeneralistakoak edo adar zehatzetakoak, eta horiek irtenbide arrakastatsuak eskaintzen dituzte lan handiko uneetan edo proiektu berezietan.

PROTecnológicako teknikariak zure lantaldean integratuko dira: zure bulegora joan eta soinez soin lan egingo dugu zure proiektu buruekin. Nahiago baduzu, gure instalazioetatik lan egin dezakegu, baina edonola ere, laguntza-talde bat izango duzu gure bulegoetan.