PROTecnológica 1996an sortu zen Inasmet-Tecnalia Fundazioaren spin-off gisa, asmo garbi batekin: bere ezagutza osoa material berriekin lotutako teknologien garapenean aplikatzea, material konposatuekin lotutako proiektu ugari gauzatuz.
Pixkanaka, Inasmetek PROTecnológicaren akziodun izateari utzi zion, eta une horretan, enpresa industria-proiektuen garapenean espezializatutako ingeniaritza gisa berretsi zen. Horrela, proiektu ugari egin ditu trenbidearen, ekipamendu-ondasunen, garraioaren eta aeronautikaren sektoreetarako.
Gaur egun, PROTecnológica jakintza-alor anitzeko ingeniaritza bihurtu da, eta erabateko ingeniaritza-zerbitzua eskaintzen du. Bere bezeroen diseinu-arazoei erantzuten die, eta industrializazio- eta merkaturatze-arazoei irtenbideak ematen dizkie.
Horretarako, prototipoak fabrikatzeko eta balioztatzeko instalazioak ditugu, eta 20 profesionalez osaturiko ingeniaritza-talde bat. Taldeko kide guztiak hainbat espezialitatetako ingeniariak eta proiektugileak dira, eta diziplina anitzeko garapen-gaitasun frogatua dute. Horretarako, kalkulurako eta diseinurako tresna ugari erabili behar dira, hala nola Catia, Solid Edge, Solid Works, Ansys, Autocad, Inventor, EPlan…
Laburbilduz, PROTecnológicak bezeroen beharretara eta eskakizunetara egokitzeko gaitasuna duela erakutsi du urte hauetan zehar. Hemendik aurrera, enpresak bere bezeroei laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, baita merkatuak eskatzen dion guztiari aurre egiteko beharrezko baliabideak, bitartekoak eta gaitasunak hornitzeko konpromisoa ere.