Zure hizketakide bakarra, garapenetik doitu arte.
Proiektu integralek gure balio-kate osoa jartzen dute martxan. Giltza eskuan irtenbideen zerbitzua eskaintzen diegu gure bezeroei: garapen kontzeptuala eta xehatua, simulazio eta produkziorako laguntza, prototipoen garapena eta sistema eta automatismoen integrazioa, erosketen kudeaketa, fabrikazioa eta proiektuak martxan jartzea.
Konpositeak eta galdaragintza ertaina ekoizteko prozesuetarako fabrikazio-instalazioak ditugu, eta beraz, multzo konplexuak fabrika eta mihizta ditzakegu. Karga-probetarako eta funtzionamendu-probetarako beharrezkoak diren kontrol-tresnak prest jartzen ditugu.
Proiektuak hasierako aurreikuspenak gaindi ditzan laguntzen dugu, kalitateari, epeari eta kostuari dagokienez.