PROTECNOLÓGICAREN KALITATE-POLITIKA

Gure bezeroei eskaintzen dizkiegun produktuek eta zerbitzuek haien beharrak eta itxaropenak asetzen dituztela bermatzea da gure misioa, enpresa erreferentea baikara sektorean. Era berean, gertuko harremana mantendu nahi dugu gure bezeroekin, beti gure zerbitzurik onena eta ahalik eta malgutasunik handiena eskainiz.

Gure enpresaren kalitate-politika errealitate hori finkatzea da, betiere lanen emaitza eta zerbitzua hobetuz, eta lege- eta erregelamendu-betekizunak betez, baita barneko nahiz kanpoko alderdi interesdunen eskakizunak ere.

PROTecnológica taldean lan egiten ahalegintzen da, komunikazioa erraztuko duen barne-ingurune konprometitu bat sortu eta, hala, lanen eta zerbitzuen emaitza ezin hobea lortzeko.

PROTecnológicaren Zuzendaritzak etengabeko azterketa- eta jarraipen-prozesuak ezartzeko eta bideratzeko konpromisoa bereganatzen du, erakundeari bere helburuak eta estrategia lortzeko baliabide egokiak eskainiz.
Enpresa osatzen duten kide guztiek ezagutzen dute gure politika, eta haiek ere beren laguntza ematen dute PROTecnológicak kalitatea kudeatzeko sistema etengabe hobetzen duela ziurtatzeko.